2007-09-24

2007 SARTZEA / Reprise des cours

Euskara kurtsoak laster hasiko dira berriz...
orain da izen emaiteko garaia!

Les cours de basque reprennent bientôt... c'est le moment de s'inscrire!
aeksartzea.jpg

2007-09-21

Euskaldun (arra)izan nahi? / Envie de (re)devenir euskaldun?

Euskaldun berri baten hitzak
Lire l'article

Aurten, berriz ere, ehunka lagun gau eskoletarat hurbilduko dira.

Horietarik batzu, berriki bizi duten herriaren hizkuntza ikasteko gogoa dute.
Euskal herritar ez dira, herriarekin loturarik ez dute, salbu bizia hemen dutela orain, etxea, lana, maitalea, haurrak...
Laster hauteman dute hizkuntza ezagutu gabe ez zutela herria ulertuko eta barnatuko. Bereganatzea hautatu dute, traba guzien gainetik, hizkuntzaren berezitasunak ezaguturik ere, "besteekin zerikusirik ez du, egitura arrunt berea du..." diolarik erakasleak, lasaitzeko doia! Zerbait baduke gehiago alta, orain arte bizirauteko.
Zangoa beste mundu batean sartzeko bezala da beraz heientzat euskara ikastea, eta honen egiteko gai izan behar da, jakin-mina lagun, bainan apaltasun osoz.
Euskaldun berri izan nahi izan duzu Damien, eta bidean zaude, hortarat joaiteko ezinbestekoa baituzu: euskararen maitasuna!


Eta bihotzaldirik gabe, zer da hizkuntza? Nola mintza, ikas, erakas genezake maite ez dugun hizkuntza bat? Nekez.
Elkarren artean komunikatzeko bide ainitz dira, horietan elea, eta elearen gibelean zerbaiten adierazteko gogoa.
Erranak ez duelarik behar hori atsetzen, mina da sortzen, min gordea bainan sakona.
Hola dira ere hurbiltzen hautzaroan euskaraz mintzatu direnak, eta eskolatzearekin beste hizkuntza bati jartzea eskatua izan zaienak. Zatiketa honen ondorioak gau eskoletan ikusten eta entzuten dira orain, gehienetan arazo linguistikoak baino psikologikoagoak direlarik...
Zoin den frustagarria egituratu gaituen hizkuntzarekin mintzatzeko gai ez girelarik eta behar bada oraino gehiago gure haurrekin delarik.
Ez da kasu honetan euskara ikasten, baizik eta girena egin gaituena arraikasten.


AEKn behar horien guzientzat hor izan nahi dugu.
Atearen aintzinean, urte guziz garai berean, lotsa mendi haundi bat atxemaiten dugu, hor berean abandonatua... erratzaldi on bat eta aintzina!!!


Euskara, zure kuraia!

2007-04-05

2007-03-13

KORRIKA TTIPI

Korrika ttipiak hor ditugu !!


korrikattipi.jpg

2007-03-08

Zinema - Kutsidazu bidea Ixabel

kulturala.gif

• DONIBANE GARAZI - Martxoaren 21 (asteazkena) eta 23an (ostirala)

afitxa.jpg


Xehetasunak

2007-03-07

Ikusgarria - Kate bat eta Kitto

kulturala.gif

• IZPURA - Martxoaren 17an, 21:00

katebatetakitto.jpg

2007-03-02

Gu ta Gutarrak Baigorrin

[kml_flashembed movie="http://www.youtube.com/v/WQgF9JE21YM" width="425" height="325" wmode="transparent" /]

berriz ere eskerrak GU TA GUTARRAK !

2007-02-20

Korrika 15 - Manifestua


Korrika 15-eko omenduak: euskal emazteak



Euskal emazteak omentzen dituen manifestua izenpetu

Signer le manifeste qui rend hommage aux femmes basques

Korrika 15 - Kantua

Heldu Korrikari !!

2007-02-13

Hodeiak ez du Baigorri ilundu!

    Poztu, hunkitu, liluratu eta alaitu gaituzue !
    Esker bero beroak zueri Unai, Igor, Josu, Alex, Aitor, Maialen, Iñaki eta Amaia.
    Bixentenean entzun txaloen oihartzuna bihotzan daukagu oraindik eta betiko!

Gora zuek, ta gora gu, ta gutarrak !!


2007-02-08

Korrika 15 - jantziak

Korrikako jantziak salgai

    Otsailaren 10ean
    Baigorrin
    Bixentainia ostatuan
    20:00tik goiti

2007-01-30

Bertsularitza - Gu ta Gutarrak

kulturala.gif

• BAIGORRI - Otsailaren 10ean



gutagutarrakttipi.jpg

2007-01-01

Euskaraz bizi ezazuela...



URTE BERRI ON !!!